XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Forma eta edukinaren arteko gatazka aski garrantzizkoa gertatzen da mezuaren forma oso espezialdua denean, poesiaren kasuan bezala.

XVII mendean Sir John Denham erabat oharturik zegoen auzi honetan Virgilioren Eneidaren II liburuaren sarreran honako hitz hauek jaulkitzean: (Tyler, 1790, p.35) .

Poesia lirikoa ez dago hitz lauz egoki itzultzerik, zeren eta jatorrizkoan kanta baten era zuena kanta baten gisako zerbaiten bitartez bihurtu behar bait da.

Metroa edo neurria desberdina izan daiteke, baina oro har efektuak baliokidea izan behar du inolako zentzurik izatea nahi bada.

Horrela, kasu batzutan forma alde batera utz badaiteke ere edukinarengatik, poesia lirikoaren kasuan formarekiko hurbilpen moduren bati eutsi beharra dago, nahiz eta edukinaren galera edo aldaketaren bat gertatzen bada ere.

Arazo teologiko bereziak Aurretik ikusi ditugun arazoetatik ateratzen denez, Bibliaren itzulpenak arazo berezi batzuk planteiatzen ditu.

Lehenengo eta bat, historia luze bat duen edozein testuk planteiatzen dituenak. Izan ere, Biblia bezalako dokumentu erlijioso bat ez da determinatzen aurrena hartu zutenentzat zuen esanaiaren arabera soilik, baizik eta mendez mende jende desberdinarentzat izan duen esanahiaren arabera ere bai.

Biblia itzultzeko orduan prozedurak eta printzipioak ezartzeko orduan sortutako gatazkei dagokienez, honako hiru zentzu hauetan sortuak direla esan behar da: batzu filologia eta inspirazioaren artean gertaturiko kontrajartzearen ildotik, beste batzu tradizioa eta aldian aldiko autoritatearen kontrajartzearen bidetik (...).